Garraio publikoa

Trenak

Bilbao-Urduña Renferen linea igarotzen da herritik.

Komunikazioak

Arakaldo errepide bidez ondo komunikatuta dago. Udalerria zeharkatzen duen AP-68 autobideak bi irteera ditu handik hurbil: iparraldekoa, Bilbotik etorrita 2. irteera, kilometro batera dago gutxi gorabehera; eta hegoaldekoa, Gasteiztik etorrita 3. irteera, kilometro bitara gutxi gorabehera. Autobide honek Arakaldotik Gasteiz eta Bilbora arin-arin joateko aukera ematen du. N-625 errepidea (Burgos-Bilbo) Nerbioi haranean barrena doa eta Arakaldo inguruko udalerriekin komunikatzen du, besteak beste, Laudio eta Ugao-Miraballes.

Arakaldon trenaren geraleku bat dago (Bilboko Renfe Aldirikoak). Gainera, Arrankudiagan, Arakaldoko Isla auzotik metro gutxitara, bi autobus geltoki daude (Bizkaibuseko lineak: A3918 Orozko-Bilbo, A3919 Orozko-Galdakaoko Ospitalea eta A3920 Urduña-Galdakaoko Ospitalea).
  • Renfe