Alkatearen mezua

Arakaldotik ongietorririk beroena ematen dizuet www.arakaldo.org helbideko Udalaren webgune berrira. Gune hau Arakaldori buruzko informazio oro gure udalerriko herritar eta bisitari guztiei emateko helburuarekin sortu zen.

Erabiltzaileak zuzenean ezagutuko ditu udalerriko azken berriak, udaletxearen funtzionamendua eta herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuak, udalerriko historia, jaiak eta ondarea. Horrez gain, webgune berri hau aurrerapauso teknologiko handia da, hemendik aurrera Arakaldoko biztanleek euren izapideak telematikoki egiteko aukera izango baitute.

Laburbilduz, gure helburua da edozein pertsonari edonoiz eta edonon gu ezagutzeko aukera ematea eta gurekin harremanetan jartzeko baliabideak erraztea. Hortaz, webgune honetatik gu ezagutzera, bisitatzera eta herriaz gurekin gozatzera gonbidatzen zaituztet

Agur bero bat,

Jabi Asurmendi Sainz
Arakaldoko alkatea

  • Biscaytik posta-elektronikoa
  • Bizkaiko Foru Aldundia

Arakaldoko Udala

Barrio Elexalde, 3
48498 - Arakaldo
Tlf.: 946721353
Faxa: 946725940
udala.arakaldo@bizkaia.org