Historia

Turismo

Arakaldo Arrankudiagatik banatu zen eta elizate independentea osatu zuen 1520an. Dena den, eraketa hori Bizkaiko jaurerriaren baimenik gabe egin omen zen, eta ondorioz Arakaldok ez zuen sekula ordezkaririk izan Bizkaiko Batzar Nagusietan. Hori dela eta, politikoki Arrankudiagaren erabakien menpe egon zen, harik eta XIX. mendean ofizialki udalerri bihurtu zen arte. Biztanle gutxi izan arren, gaur egun udalerri izaten jarraitzen du.

Gerra Karlisten garaian herriari su eman zioten eta eliza eta bi etxe baino ez ziren zutik geratu.

1970. hamarkadan AP-68 autobidea eraiki zuten udalerrian zehar. Autobidearen eraikuntza izan da azken hamarkadetan udalerriko paisaian egin den aldaketa garrantzitsuena.

  • Turismoa Bizkaian
  • Turismoa Euskadin