Nekazaritza girokoa

Arakaldo

Arakaldoko udalerria Bizkaia eta Araba lurralde historikoen arteko mugan dago, Nerbioi ibaiaren eskuineko aldean. Egun, biztanle gutxien duen Bizkaiko herria da eta hainbat auzotan dago banatuta, guztiak ere nekazaritza girokoak.  

Udalerriaren erdi-erdian dago herriko plaza ederra; bertan daude, gainera, Arakaldoko udaletxea eta Santa Marina eliza dotorea, haren elizpe zoragarriarekin.

Bizkaiko udalerria Untzueta mendiaren (766 m) magalean kokatuta dago, eta, hortaz, paraje liluragarriak ikusteko parada eskaintzen digu. Halaber, paisaia zoragarriz betetako ingurune naturala ezagutzeko eta ibilaldi ugari egiteko aukera paregabea izango dugu Arakaldon.

Bestalde, Arakaldoko jai nagusiak uztailaren 16an ospatzen dituzte, Santa Marinaren omenez.