Ekonomia

Arakaldo

Arakaldoko BPG per capita Euskadiko gainontzeko udalerriek dutenaren hirukoitza da, biztanle gutxiko udalerria izan arren industriaren sektoreko hainbat jarduera bertan finkatuta daude eta.

Lehen sektorea: Azken hamarkadetara arte Arakaldoko jarduera ekonomiko nagusia izan zen. Arakaldoko biztanleak ohiko nekazaritzan aritzen ziren eta garia, artoa, fruta eta barazkiak landatzen zituzten. Horrez gain, abeltzaintzak ere bazuen garrantzirik. Gaur egun herriaren itxura nekazaritza-giroko herri batena bada ere, 2001. urtean ez zegoen jada nekazaritza profesionaletik bizi zen bitanlerik. 2000. urtean, lehen sektoreak udalerriaren jardueraren %2,77 bakarrik hartzen zuen.

1999an 25 nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategi zeuden herrian eta 230 hektareako azalera hartzen zuten. Bestalde, Arakaldoko lurren %77 (203 hektarea inguru) zurgai izan daitezkeen Monterrey pinuez beteta dago.

Bigarren sektorea: 1971. urtean Postensa enpresak (2000. urtetik Norten PH izenarekin ezagutua) bere fabrika Arakaldon ezarri zuen. Enpresa horrek hormigoiz prefabrikatutako produktuak ekoizten ditu eta 100 langiletik gora dihardute lanean bertan, Arakaldon bizi diren biztanle guztiak baino gehiago. Langileen gehiengoa inguruetako herrietatik dator, izan ere, 2001eko erroldaren arabera, herriko 8 langilek bakarrik egiten zuten lan industria arloan.

  • Eustat