Albisteak

 

Arakaldoko Udalak aholkularitza-zerbitzu bat jarri du martxan, Covid-19 birusak eragindako osasun-alerta dela eta, abian jarritako konfinamendu-neurrien ondorioz ohiko etxebizitzaren hipoteka ordaintzeko edo ohiko etxebizitza alokatzeko zailtasun ekonomikoak dituzten herriko biztanlentzat.

Era horretan, kontuan hartuta 8/2020 eta 11/2020 Errege Lege Dekretuen bidez, biak ere COVID-19ren inpaktu ekonomiko eta sozialari aurre egiteko ezohiko premiazko neurriei buruzkoak, laguntza-mekanismo batzuk ezarri direla hipoteka-kuotei aurre egiteko eta ohiko etxebizitzen alokairuei aurre egiteko, baldintza ekonomiko jakin batzuetan oinarrituta. Hori dela eta, Arakaldoko Udalak aholkularitza-zerbitzu bat jarriko du herriko biztanlentzat, herritarrek laguntzak eskuratzeko duten aukera aztertzeko eta aipatutako araudiaren baldintzak interpretatzeko. Horretarako, herritarrek udaletxeko 94 672 13 53 telefonora deitu beharko dute, beren egoera azalduz eta harremanetarako datuak emanez, udal idazkaria berarekin harremanetan jarriko da, haien egoerari buruzko argibideak emateko asmoz.

Azkenik, herritarrei gogorarazi nahi diegu udalak indarrean duela zaborren, saneamenduaren, estolderiaren eta ur-horniduraren tasen arloko udal-laguntzen ordenantza. Tasa horien ordainketa arintzeko egoera ekonomiko zailean dauden herritarrei.

Oharra (PDF 79KB)

 Alokairuaren Errege Dekretua (PDF 91KB)

 Maileguen Errege Dekretua  (PDF 77KB)