Albisteak

 

Hurrengo bi astetan, koronavirus gaixotasunari aurre egiteko neurri bezala, udal honek eskatzen die euren auzokideei, udalean egin beharreko tramiteak (errolda agiriak, helbideratzeak, kontsultak …) telefonoz 94672 13 53 zenbakian edo e-mailez udala.arakaldo@bizkaia.org helbidetik egitea.

Era berean gogoratzen die, udalaren webgunearen bitartez, www.arakaldo.org'Tramiteak' estekaren bitartez, era elektronikoan tramite gehienak bideratu ahal direla.

Azkenik, hurrengo bi astetan, udal txokoak ere itxita egongo dira eta bertan ezin izango da jarduerarik egin.

Osasun larrialdi egoeran hartzen diren neurriak direla eta eragozpenengatik aldez aurretik barkamena eskatzen dizuegu.