Albisteak

 

Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen sailak 20.451,76 euroko diru-laguntza eman dio Arakaldoko Udalari, Arakaldoko Argiteria Publikoan Energia-eraginkortasunerako eta Aurrezpenerako Ekipamendua ezartzeko obra exekutatu dezan. Lanen azken aurrekontua, guztira, 27.268,52 eurokoa da.

Diru-laguntza hau doitzeko dago, lanek hasierako aurrekontuan ezarritakoa baino kostu txikiagoa izan baitute.

Gainerako inbertsioa 2014ko Udal Aurrekontuen kargura finantzatu da.